XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SUSA 5 kalean SUSA berezia: Bernardo Atxaga eta Literatura

Talde honen 5 garren alea dugu eskutan, beltz beltza, begiak jausten zaizkigu bere zirrikitutan kanikak bailira, ze harri eginda geratu bait gara ale honen mardultasuna eta seriotasuna begira.

Alegia, krisis guztien gainetik eta kritika guztien azpitik hor dihardu jira eta bira, bere indarrak lagunduko al du euskararen sokatira!.

Talde gaztea

Argia.-

SUSA-koak gazteak zarete eta esaten denez ez zarete batere serioak, ez dakizue euskaraz eta...

SUSA.

- Inporta ez bazaik banan bana erantzuten hasiko gaituk.

- Gazteak garela begibistan zegok.

- Hor arazoa ez duk gu gazteak izatea ala ez izatea, arazoa duk gu gazte izanda ere plazan gaudela, ze ez duk batere normala inon gu bezalako batzu gure gauzatxoak ateratzen tokirik izatea.

- Hala gertatzen duk behintzat literatura normaletan.

Argia.

- Orduan zer gertatzen da?.

SUSA.

- Zera gertatzen duk, urtebetean ia ez duk literatur obrarik argitaratu euskaraz, hau oso grabea duk.

- Adierazten dik alde batetik, euskal editorialeek ez dutela argitaratzen, eta bestetik, ez dutela argitaratzen kasik ez dagoelako originalik.

- Dagoen gutxi hori ez da ateratzen edo kostata ateratzen da.

Argia.

- Eta ze lotura du honek gazte izatearekin?

SUSA.

- Ba hutsune honen barnean guk tokia dugu eta Atxaga batek adibidez baita ere, Atxaga ere gaztea bait diagu.

Argia.

Hitzetara Atxaga atera duzuenez, zein izan da SUSA 5 garrena berari dedikatzeko arrazoia?.